miércoles, 4 de mayo de 2011

isaac peral argazkiak




Isaac Peral


Isaa

Isaac Peral y Caballero (Cartagena,1851ko ekainaren 1a- Berlin, 1895eko maiatzaren 22a) zientzialari, itsasgizon eta militar espainiar, erret armadako itsasontzi teniente eta lehenengo urpekontzi torpedontziaren asmatzailea (Peral izenekoa, 1885. urtean sortua) izan zen.

Karrera labur baina oso ondo aprobetxatua izan zuen espainiar armadan, Kubako Hamar Urteetako Guduan eta Hirugarren Gerra Karlistan parte hartu zuelarik. Horrela, erakutsitako ausardia eta abilezia medio, kondekoratua izan zen. Izaera zientifikoa zuten lan eta misioetan ere nabarmendu zen: Haizerauntsiei buruzko tratatu teoriko praktikoa idatzi zuen, Simanaléseko kanaleko (Filipinak) planoetan lan egin zuen eta, 1883an, Armadako Ikasketak Zabaltzeko Eskolako Fisika-Matematikoaren katedraren kargu egin zen.

Berak egindako urpekontziak frogetan arrakasta izan zuen, baina momentuko agintariek asmakuntza baztertu eta asmalariaren aurkako kanpaina bat aurrera eraman zuten aurrera, honen izen ona galtzeko asmoz. Isaackek Itsas Armadan baja eskatu beste erremediorik ez zuen izan eta jendearen iritzia aldatzen saiatu zen gertatutakoari buruzko egia kontatuz.n

Asmatzaile bikain hau 1895ean hil zen meningitis baten ondorioz.